![]() |
||||
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
GOIALDE HIGH SPEED, S.L. 2002an eratutako enpresa da, eta GOIALDE TALDEko kide da.
GOIALDE HIGH SPEEDek bi lan-ildo ditu:
1. Kalitate eta fidagarritasun handieneko abiadura handiko buru
elektromandrinoak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzea.
2. Merkatuko hainbat marka eta eredutako buruen konponketa-
zerbitzua, ahalik eta eperik motzenean eta berme handienarekin.
Ongi hezitako lan-taldea du, baita baliabide tekniko aurreratuenak ere, enpresaren jarduerak behar bezala gauzatzeko.
GOIALDE TALDEko kideek doitasunezko mekanizazioa lantzen dute, eta taldekoa izateari esker doitasun handiko fabrikazio-baliabideak ditugu eskuragarri, baita mekanizazio-prozesuei buruzko ezagutza sakonak ere.
GOIALDE HIGH SPEED enpresak, horrez gainera, TEKNIKER FUNDAZIOAren parte-hartzeak ditu. TEKNIKER teknologia-zentroa produktu berrien garapenean eta teknologia aurreratuenen aplikazio-lanean jarduten da.
Azkenik, AMT (Ebakitzeko Gehigarri, Osagarri eta Tresna Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea) elkarteko kide ere bada GOIALDE HIGH SPEED.
Hona hemen gure bezero nagusiak |
||||
| CMI AERONÁUTICA | CORREA-ANAYAK | GEPRO SYSTEMS | GORATU | ZAYER |
![]() |
||||
| www.cmiaeronautica.com | www.correaanayak.es | www.gepro.net | www.goratu.com | www.zayer.es |